XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biltzaile barruan argia hodi beltz batzutan absorbatua izaten da, honela, hodi barrutik zeharkatzen duen likidoa berotzen delarik.

Gero, likido bero hori, baporatu eta garraiatu egiten da, elektrizitatea sortzen duen alternadore bati akoplaturik dagoen turbina batez.

Gainera, hotzaile bat ere eduki behar du, edozein bihurpen termodinamikozko prozesuk bezala.

Halaber, bero metatzerako sistema ere eduki behar du.

Beraz,sistema osoa lau subsistemetan bana dezakegu:
1) Ispilu orientatuen saila
2) Dorrea, bere gaineko partean biltzaile zentrala duelarik
3) Bero-metatzerako sistema
4) Bero bihurpenerako sistema

Orain aipaturiko sistemaren ezagugarririk erakargarriena zera da: sail guztiek teknologia ezagunak erabiltzen dituztela.

Gainera, ikusten dugunez, energia guztia transmisio optikoaren bidez gertatzen da (ispiluren bidez) eta honela beroaren galerak oso txikiak dira.

Teknika konbentzional asko daude beroa energia elektrikotan bihurtzen duen subsistemarentzat.

Baina guztiak bi oinarrizko metodoetan finkatzen dira: Rankine eta Brayton-en zikloetan.

foku beroa
foku hotza
likido eta lurrunaren saturatze-makurra
kondentsadorearen tenper.
galdararen tenper.
foku beroaren tenper.
40. irudia: Rankine-ren zikloa (Diagrama P-V)
.